Skip to content

Zure erakundea

Zure erakundeak SpeakUp® komunikazio-tresna zure eskura jartzea aukeratu du; tresna hori People Intouch B.V. enpresak (“gu”, “gure”) garatu du.

People Intouch B.V. enpresak Herbehereetan du egoitza, Europar Batasunean (EB); beraz, Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (GDPR, ingelesez) xedatutakoari jarraitzen diogu datu pertsonalak babesteko. Erregelamendu hori munduko arau osoenetako bat da.

Pribatutasun-adierazpen hau zure erakundearekin komunikatzeko SpeakUp® erabiltzen duzunean aplikatuko zaizu.

SpeakUp® komunikazio-tresnari buruz

SpeakUp® komunikazio-tresnaren bidez, txosten bat bidali eta zure erakundearekin elkarrizketa seguru bat has dezakezu SpeakUp®plataformaren barnean.

Erakundearen erantzukizuna da zure datu pertsonalak SpeakUp® komunikazio-tresnaren bidez prozesatzea; era berean, erakundeak kontrolatuko ditu datuok. SpeakUp® komunikazio-tresnari eta zure datu pertsonalak prozesatzeko moduari buruzko galderarik badaukazu, mesedez jarri harremanetan zure erakundearekin edo irakurri erakundearen SpeakUpi buruzko gidalerroak edo pribatutasun-gidalerroak. People Intouch arduratzen da datuak prozesatzeaz, eta erantzukizun hori serio hartzen dugu. Horrenbestez, zure erakundearekin komunikatzeko modurik seguruena eskaintzen dizugu.

Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat. SpeakUp® erabiltzean seguru senti zaitezen nahi dugu; horregatik, honako hau jakinarazi nahi dizugu:

Kontuzko datuak

SpeakUp® ez da diseinatu kontuzko datu pertsonalak komunikatzeko; besteak beste, arraza, osasun datuak, iritzi politikoak, sinesmen filosofikoak (erlijiosoak edo ateoak, etab.), sexu-joera edo aurrekari penalak. SpeakUp® erabiltzen duzunean, honako hau kontuan hartzeko eskatzen dizugu.

Adingabeak

Adingabea bazara, zure gurasoek edo tutoreek baimena eman beharko diote erakundeari SpeakUp® erabil dezazun, legeak hala eskatzen badu.

Funtzionamendua

Zer gertatzen da txosten bat SpeakUp® bidez bidaltzen duzunean?

Txostenaren edukia zure erakundearekin partekatzen da; erakundeak, berriz, SpeakUp® tresnak dituen helburuak betetzeko erabili eta prozesatuko du edukia soilik. Txostenak idatziz partekatzen dira erakundearekin beti. Audio-txostenak partekatu aurretik transkribatzen dira, eta audio-fitxategia automatikoki ezabatzen da. SpeakUp® komunikazio-tresnaren mezu elektroniko bidezko jakinarazpenak edo push jakinarazpenak aktiba ditzakezu. SpeakUp® mugikorretarako aplikazioaren push jakinarazpenak desaktiba ditzakezu nahi duzunean gailuaren ezarpenetan. SpeakUp® bidez bidalitako txostenei buruzko xehetasun gehiago lortzeko, irakurri zure erakundearen SpeakUpi buruzko gidalerroak edo pribatutasun-gidalerroak.

Anonimotasuna

SpeakUp® bidez txosten bat bidaltzean, zure identitatea erakundearekin partekatzea edo anonimoa izatea aukera dezakezu. Txostenean datu pertsonalak partekatzen badituzu, zure erakundea arduratuko da datu horiek prozesatzeaz txostena kudeatzen duenean.

Zergatik prozesatzen dira datu pertsonalak SpeakUp® erabiltzean?

SpeakUp® erabiltzean datu pertsonalak prozesatzea beharrezkoa da, ondorengo arrazoiengatik:

Zer datu mota prozesatzen dira?

Zuk emandako datu batzuk automatikoki biltzen dira SpeakUp® erabiltzean, eta ez dira erakundearekin partekatuko. Datu horiek prozesatzen dira SpeakUp® komunikazio-tresnaren funtzionalitate guztiak erabili ahal izateko, autentifikaziorako, jakinarazpenak ahalbidetzeko (aukera aktibatuta badago; adibidez, zure helbide elektronikoa), gailuarekin konexio segurua ezartzeko eta segurtasun-mehatxuak edo beste asmo txarreko jarduerak prebenitu eta hautemateko. Informazio hori ez da inoiz beste ezertarako erabiliko, eta aurreikusitako helbururako beharrezkoa den bitartean baino ez da gordeko, epe hori asmo txarreko jardueren ondorioz luzatzen ez bada.

Datuen segurtasuna

People Intouch-ek neurri ugari hartu ditu zure datu pertsonalak galtzea, aldatzea edo behar ez bezala erabiltzea eragozteko. Datu guztiak enkriptatu egiten dira SpeakUp® komunikazio-tresnaren web-orriaren edo mugikorretarako aplikazioaren bidez transmititzen direnean. 

Cookieak

SpeakUp® komunikazio-tresnaren webgunea bisitatzean, saio-cookieak erabiltzen dira komunikazio segurua eskaintzeko. Saio-cookietako datu horiek bi (2) ordu igaro ondoren ezabatuko dira. Cookieak ezabatu, desgaitu edo blokeatzeko, joan nabigatzailearen ezarpenetara.

Aldaketak

Baliteke People Intouch-ek pribatutasun-adierazpen hau noizean behin aldatzea; gure helburua edozein aldaketaren berri ahalik eta modurik onenean ematea da.

Zein eskubide dituzu?

Zure erakundeak zure datu pertsonalak prozesatzeko erantzukizuna du; halaber, datuak babesteko lege aplikagarrietatik eratorritako eskubideak betetzen direla bermatzeko ardura du ere. Zure erakundeak datu pertsonalak prozesatzeko moduari eta datuak babesteko eskubideei buruzko informazio gehiago lortzeko, mesedez irakurri erakundearen SpeakUpi buruzko gidalerroak edo pribatutasun-gidalerroak.

Azken aldaketa: 2022ko uztailaren 12a

***